XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) askatasun gehiagorekin jarduteko giroa eskainiko litzaiekela.

Bi gradutako sufragio honekin ordena politikoan gorputz bitartekariak edo organizazio funtzionalak sartuko lirateke.

Analisi bakoitza gizarte garaikideen krisi izaera atzematen entseiatzeko okasio da.

Krisia berriz, orokorki, ekonomiazko unibertsoan bizi den deserakuntzatik datorrela diosku.

Baina, funtzio ekonomikoak, gaurko gizarteetan duten garrantzia dela eta, beren alor hertsia gaindituz gizarte osora hedatzen dira.

Arrazoia hau da, hain zuzen, Durkheim korporazioen forma berriztatu bat premiazko aldarrikatzera bultzatuko duena.

Igaroan haiek izandako funtzio sozialak etorkizunerako bermatzen dituela deritzo.

Honela bada, organizazio profesionalak gaurko bizitza ekonomikoan ankerki falta diren koadro moraletan bilakatuko dira.

Gainera, indibiduoaren eta Estatuaren artean organo bitartekari bihurtzeko abantaila dute, zeinen faltaz Estatua indibiduoarekiko, bere indar soiletara mugatua, geroz eta itogarriago baita.

Izateko arrazoiak geroz eta gehiago galtzen ari den ondarearen erreforma progresiboan murgilduak, molde berrian eratuko balira gizarte zuzenago baten aldeko goi organo bilaka litezke.

Erakundeen analisi soziologikoak, Durkheim, propietate nozioaren sorrera, iraupena eta sendotasuna konprenitzen entseiatzera darama.

Legegileek eta filosofoek betidanik proposaturiko definizioak desegokiak derizkio.

Jakinean, gizarte zehatz batetan propietate ideia inoiz ez dela inposatu izan, egun bakar batez, definizio horiek, abiapuntu izan ordez, prozesuen ondorioetariko bat izanaz, amaiera bat seinalatzen baitute, baina haien katea agertzeke gelditzen da.

Izendatzen duten izakiaren presentzia agertu ordez, esplikatu beharreko elementu gertatzen dira, ...